TEL 943 33 56 45

nahikor@nahikor.com

EUS

CAST

puertas y ventanas nahikor

HASIERA

NAHIKOR

PRODUKTUAK

KONTAKTUA

NAHIKOR

ZER DA NAHIKOR / ZER ESKEINTZEN DU NAHIKORREK

NAHIKOR AROZTEGI METALIKOA

Leihoak, ateak, itxiturak, erakusleihoak, besteak beste, egin eta jartzen dituen enpresa gara. Zubi termikoa hausten duen aluminioarekin eta PVCrekin egiten dugu lan. Horixe da gure jarduera nagusia. Alabaina, beste hainbat arlo ere lantzen ditugu; besteak beste, eguzki-oihalak, lorategietarako altzariak, dutxako itxiturak, ate automatikoak, eta lorategietarako PVCko ateak eta hesiak.

 

NAHIKOR duela 30 urte sortutako enpresa da. Hasiera hartan ilusioz beterik heldu zion lanari, eta irmotasunari, lanerako gaitasunari eta bezeroen konfiantzari esker, bere bidea irekiz joan da arotzeria metalikoan, eta pixkanaka gaur egun garen enpresa indartsua eta finkatua izatea lortu dugu. Horretarako, gure langileek, merkatuaren premiei erantzunez, teknologia berrien arloko prestakuntza daukate; horrek, kalitateari eustea ahalbidetzen digu, eta, halaber, emaitza ezin hobeak lortzen ditugu, eta gure bezeroen gogobetetasuna bermatzen dugu.

 

Erakusketa zabala dugu. Horretan, gure produktuak ikusgai daude publikoarentzat, eta bezeroei aholku pertsonala ematen diegu, kasuan kasuko soluziorik egokienak bilatzen ditugu, edozein premiari erantzuten diogu, eta saldu ondoko zerbitzua ematen dugu.

GURE ZERBITZUAK

ATEAK ETA LEIHOAK

Aluminiozko materialak, zubi termikoa hausten duen aluminioa eta PVCa, bandadunak, ardatz aldagarrikoak, gidaridunak eta gidaridun kulunkari paraleloak, aluminiozko eta PVCko leiho-sareta bilgarriekin, motordunak, kontraleihoak, mallorkinak eta eltxo-sareak. Kömerling-en banatzaile ofiziala.

 

BAINUAK

Bainuko eta dutxako itxiturak, frontalak, zirkularrak, gidaridunak, tolesgarriak eta segurtasuneko kristalarekin eta apaindutako kristalarekin nahiz kristal serigrafiatuarekin eta akrilikoekin egin daitezkeenak, aluminio lakatuzko profileriarekin, hainbat koloretan eta neurri guztietan.

 

EGUZKI-OIHALAK

Eguzkiaz babesteko oihalak, aluminiozko burdineriarekin, tela akriliko iragazgaitzak, kolore askotakoak, motor elektrikodunak, eta haizearekiko eta eguzkiarekiko segurtasun automatikodunak.

 

LEIHO-SARETAK

 Bertikalak, aluminiozko veneziarrak, estoreak, tolesdunak, bilgarriak, panel japoniarra, segurtasunekoa, guztiak kolore-aukera zabalarekin.

La Florida, 56 - Pab. 17

Montebideo, 9

20120 HERNANI (Gipuzkoa)

TEL 943 33 56 45

nahikor@nahikor.com